Begiratu nazioarteko edozein mapa. Ez duzu Donibane-Garazi, Donostia edo halakorik aurkituko. Erdarazko izenak bakarrik. Penagarria.
Eta saiatu aurkitzen Eskoaziako mapan Edinburgen izen gaelikoa, edo asma ezazu nola ote diren Boliviako indiarrek beren herriei ematen dizkieten jatorrizko izenak... Hizkuntza gutxiagotuak ez dira mapetan azaltzen. Geografiak ukatu egiten gaitu.
Hutsune lotsagarri hori konpondu nahi luke GeoNativek. Herri eta kultura txikiak handiak bezain aberatsak eta baliagarriak dira. Eta errespetuzko tokia merezi dute munduan, baita mapetan ere.
GeoNative gunea Luistxo Fernandezen ardurapean dago. Zure iradokizunak eskertuko ditugu. Idatzi hona: geonative@oocities.com.
Taulen aurkibidea
Loturak
Informazio bila
Bisitarien iritziak
Alphabet Street
Mapak
Euskal gaiak
Gune elebiduna da GeoNative. Orri gehienak elebidunak dira, beste batzuek bi bertsio dituzte, eta bakan batzuk elebakarrak dira. Orri bakoitzaren azpialdean GeoNativeko alor desberdinetara eramango zaituen lotura-multzoa ageriko da, errazago mugi zaitezen.
Bisitari euskaldun baino kanpotar gehiago jasotzen ditu gune honek. Kuriositatea baduzu, orri jakin batean neurgailu estatistiko bat ezarri dugu, ingelesezko taulen aurkibide nagusiak dituen bisitak neurtzeko.
Zure iritziak, zuzenketak, gehikuntzak Your comments, corrections, additions
->
geonative@oocities.com
Orri honetako kontadorea:
© GeoNative [http://www.oocities.org/geonative] Maintained by Luistxo Fernandez and hosted by GeoCities Get your own Free Home Page