Bilbo hiria

Zorionak Bilbo! 700 urte.
2000. urtean Bilbo hiriak 700 urte bete zituen. Hauek dira eusko-metropoliaren data nagusienak 1 300. urtean Bizkaiko Jauna zen Haroko On Diego Lopezek herri-gutuna eman zionetik.

1 300 Ekainaren 15ean Bizkaiko Jauna zen Haroko On Diego Lopezek herri-papera sinatu zuen Valladoliden.
1 310 Haroko Maria Diaz Andereak berriro ematen dio Bilbori herri-gutuna, Haroko On Diego Lopezen buruzagitasunari muzin eginez.
1 333 Herriaren ertzetan muga-harriak ipintzen dira.
1 380 Ezagutzen diren Bilboko lehen uholdeak.
1 483 Maria deunaren zabalgunearen eraikuntza onartzen da.
1 492 Ogasunari dagokionez 744 herrixka gehitzen zaizkio Bilbori.
1 499 Bilboko Mareanteen Unibertsitatea sortzen da.
1 511 Ekainaren 22an Sibilian sinatutako errege-gutunari esker Bilboko Kontsulatua sortzen da.
1 526 Bizkaiko Lege Zahar berria sinatzen da.
1 527 Enparantza eta kaiaren zabalkuntza.
1 530 Izurritea hirian.
1 571 Sute batek Alde Zaharraren zati handi bat suntsitzen du.
1 598 Kantabrian mendikatetik datorren izurritea Bilbon zabaltzen da.
1 655 Uribitarte inguruan geroago itxiko den ubide bat sortzen da. Bere balioa dela-eta, Zilarraren ibaia bezala da ezagutua.
1 669 Zabaltzeko beharrak direla-eta, Campo Volantineko moila eta kuboa eraikitzen dira.
1 785 Ur edangarria herriko iturrietara heltzen da.
1 795 Frantziatarrak Bilboz jabetzen dira Basileako bakea sinatu arte.
1 808 Armada napoleondarrak hiriaz jabetzen da 1 813 arte.
1 829 Bilboko kontsulatua desagertzen da errege-dekretu bat dela-eta.
1 835 Zumalakarregi generalaren Bilboren lehen inguraketa.
1 841 Aldundi, Batzar Orokorrak, eta Aduanak kentzeko agindua.
1 857 Bilboko diruetxea sortzen da.
1 863 Bilbo-Ebroko Miranda trenbidea eraikitzen da.
1 876 Zabalkunde asmoa onartzen da.
1 876 Lege Zaharrak guztiz ezabatzen dira.
1 878 Kontzertu Ekonomikoa ezartzen da.
1 882 Bilboko Labe garai eta altzairu zein burni lantegia sortzen da.
1 886 Bilboko lehen elkarte sozialista eratzen da.
1 886 Deustuko Unibertsitatea sortzen da.
1 886 Industri, nabigazio eta merkataritza ganbera sortzen da.
1 887 Bilbo eta Las Arenas arteko trenbidea martxan jartzen da.
1 890 Langileen lehen borrokaldi handia Bilbon. Hamar orduko lan-astea eskatzen zuten besteak-beste.
1 890 Bilbok inguruko zenbait herrixka harrapatzen ditu, hala nola, Abando.
1 891 Bilboko burtsa sortzen da.
1 892 Bilboko udaletxea eraikitzen da.
1 895 Sabino Aranaren eskutik euskal abertzaletasunaren hasera.
1 897 Igeniarien Bilboko eskola eratzen da.
1 901 Bizkaiko diruetxea sortzen da.
1 902 Bizkaiko Labe Garaien elkartea sortzen da.
1 902 Kanpo kaiaren lanak bukatzen dira.
1 903 Bizkaian guda egoera mehatzetako liskar egoera dela-eta.
1 907 Bilboko aurrezki kutxaren arauak onartzen dira.
1 911 Etxe merkeen legea onartzen da.
1 918 Euskaltzaindia eta Eusko Ikaskuntza eratzen dira.
1 924 Begoņa eta Deustuak Bilbon sartzeko erabakia hartzen dute.
1 925 Bilboko diruetxeak, Mehatze batasunak, Eusko diruetxeak, eta Merkataritza eta Nekazal diruetxeek kiebra jotzen dute.
1 932 Martxoaren 27an lehen Aberri eguna ospatzen da Bilbon.
1 932 Nazioarteko erakustazoka eraikitzen da.
1 937 Eusko Jaurlaritzak Carlton eraikinean ezartzen du bere egoitza.
1 944 Iberduero sortzen da.
1 945 Arte ederretako museoa irekitzen da.
1 948 Sondikako aireportua eraikitzen da.
1 959 Otxarkoagako auzoa eraikitzen da.
1 967 Salbuespen egoera Bizkaian.
1 968 Deustuko ubidearen irekiera.
1 968 Bilboko unibertsitate publikoaren eraikuntza.
1 969 Bilbo eta Behobia arteko autoestrataren eraikuntza.
1 978 Ramon Rubial sozialista Eusko Kontseilu Orokorraren lehendakari.
1 979 Udal eta foru hauteskundeak: Jon Castaņares jeltzalea Bilboko alkate eta Karlos Garaikoetxea jeltzale ohia Lehendakari.
1 983 Abuztuaren 26an Bilbok bere uholde suntsigarrienetariko bat jasaten du.
1 988 Bilbo eta Bizkaiko diruetxeek bat egiten dute.
1 989 Euskalduna lantegiko langileek borrokaldi latza dute Deustuko zubian.
1 995 Jose Antonio Ardanza lehendakari jeltzaleak Bilboko metroa irekitzen du.
1 997 Frank Gehryren Guggenheim Museoa irekitzen da.
1 999 Euskalduna batzarren jauregia eraikitzen da.
2 000 Bilbok 700 urte betetzen ditu.

Iturria: Bilbao 700 aldizkaria.
EAJ-PNVren izenean eta doktore den Iņaki Azkuna da Bilboko auzapeza 1999az geroztik.

Handitu hobe ikusteko >>>

Bilbo hiria, milioi bat biztanlerekin, Euskal Herriko metropoli handiena da. Bilbo metropolitarra Ibaizabal ibaiaren bi ertzetan zehar itsasora heldu arte gehitzen zaizkion zenbait hiriekin batera sortzen da. Hauek dira hiri nagusienak:

Bilbo: 370 263 biztanle.
Barakaldo: 112 000 biztanle.
Getxo: 80 000 biztanle.
Santurtzi: 51 706 biztanle.
Portugalete: 45 000 biztanle.
Sestao: 37 146 biztanle.

Bilboko auzoen biztanleria:

Deustua: 54 063 biztanle.
Uribarri: 43 462 biztanle.
Otxarkoaga eta Txurdinaga: 30 167 biztanle.
Begoņa: 48 000 biztanle.
Ibaiondo: 50 431 biztanle.
Abando: 52 828 biztanle.
Rekalde: 46 398 biztanle.
Basuro-Zorrotza: 33 526 biztanle.

Baionara: 178 kilometro.
Donibane-Garazira: 217 kilometro. 
Donostiara: 119 kilometro.
Gasteizera: 66 kilometro.
Iruņera: 159 kilometro.
Maulera: 261 kilometro.
>>> Esteka interesgarriak >>>

Euskalbanner
Euskalbanner