Xiberoak eraik beza botza! Eta ez bakarrik Xiberoak.
Euskal Herri osoak ere lagun dezala.
Lehengo urtean, xiberotarren eta gipuzkoarron artean, jaialdi
bateko bazkariko solasaldian sortutako ondorioa da guk Biba!
Xiberua izenez bataiatu dugun ekimen hau. Bertan jaialdi
bat egiteo aukera eskaini eta aukera hartu baikenuen.
Horren ondorioz, jaialdi xume eta ttipi izan behar zena,
proiektu handi batean bihurtu
da, eta proiektu honek ekintza ugari hartu ditu barnean, mendi-ibilaldia,
jaialdia, diaporama, txosten didaktikoa, erakusketa, kalejira...
denak euskararen aldeko ekintzak, gogotsu talde askotan lan
egiten duten adiskideek lagunduta.
Eta hori halaxe da, proiektu hau ez zen aurrera aterako ondoren
antolakuntza lanetan aritu diren taldeek laguntza eta sostengua
eman izan ez baligute. Ezta, lagundu diguten erakundeek ere
diru-laguntza eta informatika baliabideak emango ez baligute
ere. Eta ezta, ixilean, anonimatotasunean lagundu diguten
adiskideek bere lana eta denbora emango ez baligute.
Denei eskerrik asko, eta eskerrik hanitx! Eta eskerrekin
batera gonbidapena gure ekintzetan parte har dezazuen, eta
ahal duzuen moduan Xiberoko Botza lagun irratiaren alde lagun
dezazuen/gaitzazuen.
Xiberoak berak ezagutzea merezi duelako.
Xiberoko Botzak merezi duelako, Xiberoak berak merezi duelako.
Biba! Xiberua Kultur Ekimena
2001eko maiatzak 27
Zuberoa,
Zuberoa
emakume
edo igali
izpilluen izpillu.
Ez
dakit zure baitan erresiñolaren bat lo ote datzan.
Ez dakit zure belardi-azpian inor pitxiak lantzen ari ote
den.
Ez
dakit ere arto-saillik ba ote duzun,
ez ezta zein den ere zure sagar-azalen kolore.
Noiz
dagi euri Zuberoan?
Nola dute begiratzen emakumeek Zuberoan?
Nola da hiltzen Zuberoan? Nola?
Zutaz
ez dakit deus ere
ez zaitut ezagutzen
bakarrik, zure kantaren bat entzun dut
eta horregatik zaitut maitatzen,
horregatik, bakarrik, nauzu zure alde.
Benito Lertxundi
|