Eskerrik hanitx Eüskal Herriari!
Xiberoak eraik beza botza! Düala urtea, Xiberoko
Botzak dei zabal bat egiten züan Eüskal Herri
osoan egoitza berri bat eraiki nahian.
Hiru ürrats finkatü güntüan:
- estüdio berriko obren egitea,
- irratiko tresneriaren arra-berritzea
- eta azkenik egoitzaren erostea.
Egoitza erostearen deliberoa hartürik date Xiberoko
Botzaren dagün biltzar naüsian. Lan tresna egoki
baten jabe izateak, indartzen dü gure egünoroztako
lana. Ürrats horik aitzina eraman ahal izan balin badütügü,
züer esker da!
Eskerrik hanitx Eüskal Herriari bai, zeren zazpi eskualdetatik
ardietsi beitügü laguntza. Ibili gira zazpi probintzietan,
plazaz plaza, Xiberoko artistekin: Xiberoan 4 kantaldi,
Lezo, Lesaka, Urruña, Donostia, Bilbo, Lekeitio,
Andoain, Orio, Muxika, Markina, Berango, Amaiur, Izarra
eta laster Urretxu-Zumarragarat joanen gira. Orotara, 250
artistek, dantzari, kantari, müsikari, antzerkilariek
parte hartü düe gure kanpainan, jitez dohainik.
Beti prest agertüz! Eskerrik hanitx!
Erran behar da, batzarri zinez bero bat üken dügüla
aldi oroz eta egiazki harreman berri eta azkarrak sortü
direla. Eskerrik hanitx IRATI, Eüskal Herriko kültür
alkarteen batarzünari, honi esker beitütügü
ekitalki gehienak antolatü.
Alkarte hanitxek beren lagüngoa ekarri deiküe,
hala nola Urruñako Hazia, eta Urdiñarbeko
Bil Xokoa alkartek. Gure Irratia eta Irulegiko Irratia,
Erantzun eta Oiartzuna-en lagüntza üken dügü,
natüralki frogatüz irratien arteko alkartarzüna.
Eskerrik hanitx!
Xiberoak eraik beza botza! ...
- Eskerrik hanitx, GARA egünkariari! "Xiberotarsak
kantüz" diskoaren egiten eta hedatzen lagüntü
beit gütü.
- Eskerri hanitx NEGU GORRIAK eta ESAN OZENKI diskoetxeari.
"Hitzak irabazi dü", adierazpen askatasunaren errespetüa
(liberté dŽexpression), hitzaren errespetüa.
Lagüntza hori zinez inportanta izan da guretako,
jakitez orano lan handi bat badügüla, eüskarak
merexi düan leküa üken dezan Xiberoan.
Erran behar da, kanpaina denboran gure xedeaz berri emaiteaz
gaiñ, Xiberoaren egoera ezagütarazi nahi izan
dügüla, hala nola ekonomiaren egoera.
Kültür aberats bat bizi da Xiberoan, ez gütu
horrek ütsüarazi behar! Begiak, beharriak zabal
ditzagün eta zale ohartüko gira eüskara zertan
den Xiberoan: "Gazteetan, ehüneko 5a baizik ez da oso
elebidüna". Geroa hortan dü bermatü behar
Xiberoko Botzak, jarraiki eüskaraz lan egiten.
Eskerrik hanitx Xiberotarrer! üdako etxez etxe kanpainaz
gaiñ berriz ere züen lagüntza ekarri beit
deigüzüe.
Ez dütügü ahatze behar lagüntzaile
güziak, estüdio berrien eraikitzen ari izan diren
60 bat lagün, leküko ofizialen aholkü eta
lagüntzarekin. Leküko ofizialeek frogatu deiküe
"Ekonomiak eüskara lagüntzen ahal düala".
Eskerrik hanitx züer! Eskerrik hanitx ere Daniel eta
Jean Michel, bürütik bürü, obrak jarraiki
beit dütüzüe, gazte hanitxen lagüntzarekin.
Nihur eren ez ahazteko, eskerrik hanitx lagüngoa ekarri
deiküzüen güzier sosez ala denboraz!
Gure indarren alkarretaratzez, gure ahalen botitzez, txipi
ala handi, segür guretako ürratsa handi izan da.
Den den, bihar beit date ürrats berri egiteko, prest
izan gitian horien egiteko.
Dagün urtean, Xiberoko Botzak 20 urteak beteko dütü.
eta kanpainaren ondotik bide berriak jarraikiko dütügü!
Ez dügü ahatze behar nori esker heben giren...
Eskerrik hanitx, urte horietan irratia xütik etxekitzen
ebili diren güzier!
Dagün urtean badate 20 urte Euskal Irratiak bizi direla,
jenteen nahikeria eta indarrer esker. Gure lanak ezagütza
bat merexi dü! Institüzionek, leküko institüzionek,
ekarten ahal deiküe ezagütza hori.
Eskertzen zütüegü orai arte lagüntü
gitaizüen güziak, eta esperantxa dügü
bihar geroago eta haboro izanen girela, eüskarazko
komünikabideak merexi düen leküa üken
dezen egünoroztako bizian!
Xiberoak eraik beza botza eta eskerrik hanitx
Eüskal Herriari.
Maulen, 2001eko maiatzaren 20an
Oharra: Ikus inaugurazio ataleko argazki galeria.